OPORRALDIRIK OKERRENA
Bazen behin,bi mutil Errenteriarrak Juan eta Aimar izenekoak. Beraiek Bartzelonara joan nahi zuten eta Juanek hotelera deitu zuen,eta esan zuen:
-Kaixo,plazak daude hotelean?
-Bai,baina zenbat pertsona zarete?
-Bi pertsona,bakoitza zenbat ordaindu behar du?
-500 euro bakoitza,noiz etorriko zarete?
-Martxoak 16.
-Bale,oso ondo,agur.
-Agur!
Martxoak 15 zenez (gauez) lo egitera joan ziren.
Hurrengo egunean,hotelera joan ziren, hotelean ez zuten aurkitzen bere giltza eta lehenengo egunean kalean lo egiten pasa zuten. Bigarrenean,Bartzelona hiria ikustera joan ziren,egun horretan Barçak jolasten zuen eta galdu zuen.Gauerako, giltzak aurkitu zituzten eta hotelera joan ziren lo egitera. Hirugarren egunean, Güell parkera joan ziren, Güell parkearen sarreran dirua lapurtu zieten eta ezin ziren sartu, poliziengana joan ziren eta poliziek ez zieten kaso egiten ez Aimarreri ezta Juaneri ere. Laugarrenean, herri batera joatean, gasolina gabe gelditu ziren autoan eta garabiari deitu zioten; hotelera bueltatu ziren. Bosgarren egunean, hotelean geratu ziren, beti zerbait txarra gertatzen zitzaielako. Azken egunean, Sagrada Familian ondo pasa zuten baina hotelera bueltatzean erori ziren ibaira, hortik atera eta kalera bueltatzean lehortu ziren eta etxera bueltatzea erabaki zuten.
Etxerako bidaian, mapa galdu zuten eta etxera bueltatu ziren zorionez.